FORU ALDUNDIAN
Urriaren 25ean foru aldundira joan ginen eta barrutik
ikusi genuen.
Eskailerak oso luzeak ziren eta igo genituenean, beirate handi eta eder bat ikusi genuen. Azaldu ziguten zer esan nahi zuen: Erdian emakume bat zegoen eta emakume horrek Bizkaia irudikatzen zuen. Eskuinaldean lantegiak zeuden eta ezkerraldean nekazariak eta baserriak.Oso beirate polita zen.
Foru Aldundian gauza asko ikusi genituen, haien artean bandera, fresko, koadro ugari... Hiru bandera ikusi genituen: Bizkaikoa , Euskadikoa eta Europakoa.
Fresko asko zeuden.Freskoak horman eta zapaietan margotuta dauden marrazkiak dira. Ateak eta altzairuak eskuz eginda.
Eskultura asko zeuden eta oso politak ziren.
Koadro batean , ere, aro horretan erregeari lapurtzen zutenak eraikin altuenetariko baten leihotik buruz behera botatzen zutela ikusi genuen.
Beste koadro batean ezkontza bat ikusi genuen.Herri askotako jendea gonbidatuta zegoen. Herri bakoitzeko
emakumeek buru zapi desberdin eramaten zuten.
Han, ezkonduta ez zegoen emakumeak ilea motza eraman behar zuela eta ezin zuen zapirik eraman buruan azaldu ziguten. Baina,ezkonduta zegoenak, ile luzea eta zapi bat buruan ahal zuen eraman.
Joan baino lehen Unai Rementeria, ahaldun nagusia, ikusi genuen eta gurekin egon zen hitz egiten.
Amaieran opari bat eman ziguten: kapela gorri bat eta eskolara bueltatu baino lehen eskaileretan argazki batzuk atera genituen.
Bisitaldi hori oso polita izan dela iruditu zaigu